Iheskide

17
Ira
20:00
GALDAKAO (BIZKAIA)
Lehendakariaren parkea
Doan

Zirkoa, antzerkia, kabareta, jazza, mariatxiak, pilota partidak, klown, rocka, jotak, bertsoak, punka, dantza, zinea, memoria historikoaren inguruko bisita gidatuak, mendi irteerak, txistu eta dultzaina kalejirak. Mota guztietako 61 ekitaldi izango dira Galdakaon 19 egunetan. Kalean ia ia denak, eta guztiak doan. Bide horretan, irailaren 17an Iheskide taldea igoko da Lehendakariaren parkean jarriko den agertokira!

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.