Iheskide + Sutam

23
Urr
17:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Astra
Sarrera 8 euro

urriaren 23an Iheskide eta Sutam taldeak zuzenean ariko dira gernikako Astra gunean Ikamak antolatuduen Bizkaiko Ikasle egunaren baitan. Sarrerak 8 euro balioko ditu, eta dagoeneko salgai daude fisikoan Bizkaiko ohiko tabernetan.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Kokapena
Astra Gernika
Ibarra kalea, z/g. 48300 Gernika-Lumo
https://astragernika.net
Astra Gernika(a)n kontzertu gehiago