Iheskide + Streetwise + Herdoil

05
Aza
20:30
IRUÑEA (NAFARROA)
Totem Aretoa
Sarrera: 10 euro

Azaroaren 5ean Elkartasun jaialdia ospatuko da Nafarroaeko Totem aretoan. Jakitoki eta Haritu kolektiboekin elkarlanean, egunean bertan Totem aretoan janari bilketa bat eginen da. Ondoren Iheskide, Streetwise eta Herdoil (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Kokapena
TOTEM ARETOA
Pol. Ind. Landazábal Calle 1, 10, 31610 Atarrabia
https://www.salatotem.com/
TOTEM ARETOA(a)n kontzertu gehiago