Iheskide + Leihotikan + The Lio + Suzio 13
Apirilaren 17an Aberri Eguneko ekitaldiak antolatu ditu Jardun Koordinadorak, eta bide horretan egun osoko egitaraua prestatu du Gernikan. Arratseko 18:00etarako kontzertuak antolatu ditu, eta Iheskide, Leihotikan, The Lio (argazkian) eta Suzio 13 ariko dira zuzenean.
The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz. Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.
‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.