Iheskide + La Basu

19
Ots
20:00
AGURAIN (ARABA)
Santa Marian

Otsailaren 19an Aitor eta Galderrekin Elkartasun Eguna ospatuko da Agurain herrian, Araban. Egun osoko egitaraua prestatu da, non arratseko 20:00etan Iheskide (argazkian) eta La Basu ariko diren zuzenean. Gaua borobiltzeko DJ Herrikoiak izango dira musika jartzen.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Bilaketa metodo berriak