Iheskide + The Lio

06
Aza
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Doka Antzokia
Sarrera: Aurrez 10 euro. Takillan 13 euro

Iheskide taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du Doka antzokian. Bertan, ‘Tinko gurean’ diskoa aurkeztuko du Elorrixoko bandak.  Emanaldian The Lio taldea ariko da ere. Sarrerak dagoeneko salgai daude Doka aretoaren atari digitalean.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

The Lio

The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz.  Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.

Kokapena
DOKA
Doka
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia
Espainia
http://www.doka.eus
DOKA(a)n kontzertu gehiago