BERTAN BEHERA

IDOIA ASURMENDI

08
Urt
19:00
BERRIZ (BIZKAIA)
BERRIZKO KULTUR ETXEA
Sarrera 8 euro (bazkideak 6 euro)

Urtarrilaren 8an Idoia musikaria zuzenean ariko da Berriz herriko kultur etxean. Emanaldia banda formatuan eskainiko du, eta bertan, ‘Ilun eta abar’ diskoa aurkeztuko du.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.

Kokapena
Berrizko Kultur Etxea
Geltoki Kalea, 3,
48240 Berriz,
Bizkaia,
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea/