Idoia

30
Ira
20:00
BARAÑAIN (NAFARROA)
Kulturgunea

Asteburu beroa izango du Idoia musikariak. Irailaren 30 arratsean Barañain herrian ariko da zuzenean. Urriaren lehen egunean Orgiko Basoan, eta Urriaren 2an Idoia  Igorre herrian, Bizkaian. Emanaldian ‘Ilun eta abar’ diskoa aurkeztuko du, berriki kaleratu duen lehen diskoa.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.