Idoia

02
Urr
20:00
IGORRE (BIZKAIA)
Goiko Plazako frontoian
Doako emanaldia, gonbidapena behar da

Urriaren 2an Idoia musikaria zuzenean ariko da Igorre herrian, Bizkaian. Emanaldian ‘Ilun eta abar’ diskoa aurkeztuko du, berriki kaleratu duen lehen diskoa. Kontzertua Goiko Plazako frontoian ospatuko da. Eguraldi txarra eginez gero, Kultur Etxera pasako da saioa.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.