Idoia
25
Ira
12:00
ZURBANO (ARABA)
Gorbeiako Altxorrak
Irailaren 25ta egun beroa izango da Idoia musikariarentzako. Goizean arabako Zurbano herrian ariko da zuzenean, Gorbeiako Altxorrak ekimenaren baitan, eguerdiko 12:00etan eta bakarkako formatu akustikoan. Arratsean, berriz, Itziar herriko Frontoi Zaharrean ariko da, arratseko 19:00etan eta formatu akustikoan ere.
IDOIA
Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.