Idoia

19
Ira
13:00
ESKORIATZA (GIPUZKOA)
Lete - Santa Lutzia plaza
Doako emanaldia

Irailaren 17, 18 eta 19an Errekan Gora musika jaialdia ospatuko da Eskoriatza herrian. Azken urteetan bezala, Atxorrotx elkarteak antolatzen du jaialdia eta emanaldi guztiak doakoak izango dira.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.

ERREKAN GORA MUSIKA ZIKLOA

IRAILAK 17 OSTIRALA
19:30 Swingtronics – Herriko Plazan

IRAILAK 18 LARUNBATA
13:00 The Allnighters – Herriko Plazan
19.00 Broken Brothers Brass Band – Kalean Zehar
22:30 Wood Strings – Gernika Plaza

IRAILAK 19 IGANDEA
13:00 Idoia Asurmendi – Lete – Santa Lutzia plaza
19:30 Moonshine Wagon – Gernika Plaza

Atxorrotx Kultur Elkartea
https://www.facebook.com/Atxorrotx-Kultur-Elkartea-875113402575529/