Idoia

08
Api
20:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Verdury Hall - Gaztelekua
Sarrera 8 euro

Apirilaren 8an, 20:00etan, IDOIA izango da bere taldearekin batera Verdury Hall – Gaztelekuan. Sarrerek 8€ (+gastuak) balioko dute eta martxoaren 26an (larunbata), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.

Kokapena
Oñatiko Gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua
Foruen Enparantza Plaza, 4
20560 Oñati
https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udala/zerbitzuak/gaztelekua