Idoia

24
Ots
19:30
HERNANI (GIPUZKOA)
Biteri Kultur Etxea
Sarrera 8 euro

Otsailaren 24 arratsean Idoia musikaria zuzenean ariko da Biteri kultur etxean, Hernani herrian. Emanaldian bere banda izango du alboan.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.

Kokapena
Biteri Kultur Etxea
Biteri Kultur Etxea,
Nafar Kalea
Hernani
http://kultura.hernani.eus/eu/hasiera