Idoai Asurmendi

23
Abn
20:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Modelo aretoa
SARRERAK AGORTUTA

Abenduaren 23an Idoia Asurmendi musikaria zuzenean ariko da Zarautz herriko Modelo aretoan. Urtea amaitzeko, berriz, Bilboko Kafe Antzokian ariko da  Donostian bizi den musikari bizkaitarra.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.

Kokapena
Modelo Aretoa
Modelo Aretoa
Zigordia Kalea, 1
20800 Zarautz
https://www.zarautz.eus/eu/-/modelo-aretoa