IbonRG eta Enrike Hurtado

23
Ira
19:30
BILBO ()
Euskararen Etxea

2021eko irailetik abendura bitarte egingo dugu Euskararen Etxean Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur zikloaren bigarren edizioa. Irailean egingo dugu bigarren edizioaren aurkezpen ofiziala, xehetasun guztiak azaltzeko, bai eta nobedaderen bat iragartzeko ere. Udako oporraldia hasi baino lehen baina, zikloa osatuko duten bost emanaldiak iragarriko ditugu.

Hi(zki)bridoak literaturaren eta ahozkotasunaren arteko mutazioak dira. Letrak, soinuak, bertsoak eta irudiak eraldatzen dituzten ekitaldiak. Emaitza literatura mutanteak dira, zentzu zabalenean.

Joxan Artzeri omenaldia egiteko asmoz, 2018ko udazkenean hasi ziren IbonRG eta Enrike Hurtado, ohiko dituzten lanabesekin lanean. Ibonek Artzeren hainbat olerki abiapuntu hartuta sortutako kantuak Enrikek berak sortutako software esperimentalekin uztartu ziren. Txalaparta interaktiboa, autotxalaparta eta soinua eraldatzeko programa horiek ahotsa, piano eta txalapartaren egurrak bat egiten dute lan honetan.

IbonRG (ahotsa eta pianoa) eta Enrike Hurtado (txalaparta).

Bilaketa metodo berriak