Ibil Bedi + Sustrai Berriak + Zaunka

GAUR
21
Ira
19:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Auzogunea
Doako emanaldia, jaiak
IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 argitaratu zen ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa. 2023ko maiatzean ikusiko du argia ‘Goldea’ lanak.

Zaunka

Musika talde batetik haratago doan egitasmoa da Zaunka. 2020 urte inguruan Lizarraldean sortuak, musikaz gain, antzerkia, umorea, inprobisazioak eta bestelako proposamen eszenikoak toki dute taldearen emanaldi bakoitzean. Taldeak sorturiko abestiekin batera, kantu ezagunen moldaketak jotzen dituzte zuzenekoetan formatu akustikoan. Musikalki reggaea, kunbia, reggaetoia eta rumba flamenkoaren arteko fusioa egiten du hirukoak, beti ere funky ukitu batzuekin.

SAN FERMIN TXIKI – KONTZERTUAK – AUZOGUNEA

IRAILAK 21 OSTEGUNA
19:00 Ibil Bedi + Sustrai Berriak + Zaunka

IRAILAK 22 OSTIRALA
22:00 The Clayton + Maruxak + Streetwise + talde sopresa

IRAILAK 23 LARUNBATA
20:00 Dj Pezon

Kokapena
Auzogunea - Iruñea
Auzogunea - Iruñea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak