Ibil Bedi + Mentertz
03
Urr
19:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Txosnak
Doako emanaldia
Urriaren 3an Ibil Bedi (argazkian) eta Mentertz zuzenean ariko dira Oñatiko Txosnagunean. Ibil Bedik ‘Beltxarga Beltza’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Mentertz, berriz, gitarra eta kaxa lagun hartuta bertsio akustikoak jotzeko abian jarritako Oñatiko proiektua da.
IBIL BEDI
Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.