Ibil Bedi + Lukiek

01
Urr
22:00
USURBIL (GIPUZKOA)
Aginagako Ariztitxo Frontoia
Doan

Urriaren lehen egunean Lukiek (argazkian) eta Ibil Bedi taldeak zuzenean ariko dira Aginagako Ariztitxo Frontoian, usurbilen. Sarrera doakoa da, baino gonbidapena hartu behar da.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen.

IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.