Ibil Bedi + Joseba Irazoki eta Lagunak

12
Aza
22:00
SEGURA (GIPUZKOA)
Botikaxahar (Segura Irratiaren azpian)
Sarrera 10 euro (kontzertu aurretik sarreran egongo dira salgai)

Segurako “Ganbaran Norbait Dabil” Kultur Elkarteak antolaturik, Ibil Bedi (argazkian) eta Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira herrian kontzertua eskaintzen. Emanaldia bizi-bizian ikusteko aukeraz gain, Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da http://segurairratia.eus webgunean. Kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira eta sarrerak 10 euro balioko ditu.

IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

Kokapena
Botikaxahar
Botikaxahar
- Ganbaran Norbait Dabil-
Zurbano Kalea, 20,
20214 Segura
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/ganbaran.norbaitdabil.9