Ibil Bedi

17
Abn
19:00
ORIO (GIPUZKOA)
Arraun Etxea
Sarrera 5 euro

Abenduaren 17an Ibil Bedi taldea zuzenean ariko da Orio herriko Kultur etxean. Emanaldia arratseko 19.00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balioko ditu. Honakoa, urte honetan ‘Beltxarga Beltza’ ikusteko azkenetariko aukera izango da.

IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.