Ibil Bedi

30
Urr
20:00
LESAKA (NAFARROA)
Kultur Etxea
Sarrera 5 euro

Urriaren 30 gauean Ibil Bedi taldea Lesakan ariko da zuzenean, Kultur Etxean. Emanaldia ‘Bira Nafarroan Barna zikloa’ ekimenaren baitan kokatzen da. Taldeak bere iraupen luzeko bigarren diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.