Ibil Bedi

GAUR
24
Ira
20:00
ZANGOZA (NAFARROA)
Karmengo entzunaretoa
Sarrera 8 euro

Aurrera doa Ibil Bedi taldeak ‘Beltxarga Beltza’ diskoa aurkezteko martxan jarri duen kontzertu bira. Iraila beroa izango da talde nafarrarentzako, eta bide horretan, Bergaran, Burlatan, Bidaurretan eta Zangotzan ariko dira zuzenean.

IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.