Huntza
Otsailaren 5ean Huntza taldea zuzenean ikusteko aukera izango da Bastero Kulturgunean, Andoainen.
Huntza
2014an sei gipuzkoarrek Bilboko unibertsitate giroan sortu zuten huntza taldea. Lehen agerpena Harro Gaude kantarekin egin zuten baina segidan argitaraturiko ‘Aldapan Gora’ abestiarekin lortu zuten arrakasta. Euskal Herrian ez-ezik, mundu osoan barrena aritu dira biran, Japonian, Europan edota Amerika Hegoaldean, Trikiti doinuak Pop-Rockarekin nahasten dituzte Josune Arakistain (trikitixa, ahotsa), Uxue Amonarriz (panderoa, ahotsa), Aitor Huizi (biolina), Aitzol Eskisabel (gitarra), Inhar Eskisabel (baxua) eta Peru Altubek (bateria).
Kokapena
Bastero
Bastero kulturgunea
Ondarreta Kalea, 1B
20140 Andoain
https://www.bastero.eus/eu/
Ondarreta Kalea, 1B
20140 Andoain