Holy Nuns + Dinamita + The Lio

30
Urr
21:30
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
Agirre Lehendakariaren plaza (Lino)
Bazkaia + kontzertuak: 10 euro
Kontzertutako sarrera: 10 euro

Oreretako Gaztetxea ospakizunetan da. Urriaren 30an izango da urtemugako egun handia eta goizetik hasiko dira ekimenak. Pala txapelketaren finala lehenik, eta ekitaldia eta bazkaria ondoren. Bazalondoa girotzeko ez da musikarik faltako, eta bide horretan Fito Skins taldea ariko da zuzenean. Gauean, berriz, Holy Nuns,  Dinamita eta The Lio (argazkian) taldeek osatuko dute kontzertu afitxa.

The Lio

The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz.  Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.

Kokapena
Oreretako Gaztetxea
Oreretako Gaztetxea
C. Altxu, 2-4
20100 Errenteria
https://twitter.com/oreretakogazte