Hofe + Kosmaikosin
Ikasle, Langabe, Langile prekarioak 3 euro
Otsailaren 4 gauean Kosmaikosin (argazkian) eta Hofe zuzenean ariko dira Oñatiko gaztetxean 22:00etatik aurrera.
Gorpuzkingz eta Gaz Limbo taldeen errautsetatik sortutako taldea da Kosmai Kosin. Erritmo dantzagarriak eta doinu elektronikoak lantzen dituzte, Euskal Herria dantzarazteko helburuaz. Inspirazio iturrien artean aipa ditzakegu: The Prodigy, dlb, Plasaporros, Little Big, Bizarrap… Hainbat kantu sarean zintzilikatu eta gero, ‘Apotheke’ dute lehen disko luzea. CD formatuan kaleratu da lana Hagina Diskak zigiluaren babesean, eta taldeak berak sorturiko bederatzi kantu biltzen dira bertan.
Igotz Mendez nafarra ezkutatzen da HOFE izenaren atzean. Atarrabian sortua musika zainetan eraman du gazte-gaztetatik eta elektronika giroetan murgildua da aspaldi. Musikalki rap eta trap giroetan kokatu izan da bere jarduna, baina bere eraginak askotarikoak dira. 2022 urtean kaleratu zuen ‘Amodioa’ (Oso Polita) diskoan argi ikusten dira bestelako eraginak, kantu guztein artean lotura bat dagoen arren. Lan honetan Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleekin egin du lan, eta zuzenekoetan ere horrela taularatzen da. Lana zazpi kantuz osatua dator, eta kantuetan hainbat lankidetza topa daitezke, besteen artean Mimroyy, Suneo edo Kiliki Frexko.
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati