Hezurbeltzak + Neomak + Kilimak

23
Urr
20:00
ANTZUOLA (GIPUZKOA)
Zurrategi plaza eta Herriko plaza

Aste honetan Puntaik Punta jaialdia ospatuko da Antzuola herrian, Gipuzkoan. Makina emanaldi eta ekitaldi prestatu dira, non zuzeneko musikak ere bere tartea izango duen.  urriaren 22an Skabidean taldea ariko da  zuzenean. Urriaren 23an, berriz, Hezurbeltzak, Neomak, Kilimak (argazkian) ikusteko aukera izango da. Amaiatzeko, igandean Sara Zozaya eta Sweet Barrrio ariko dira.

Puntaik punta
https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/descargas/programa/egitarauaurriak-puntaikpunta2021.pdf

Neomak

Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria.  Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.