HERENEGUN + ZETAK + DUPLA + DJ DANTZETAN JARRAI
Pello Reparaz musikari nafarrak abian jarritako musika egitasmoa da Zetak. Urteak atzera vendetta taldearen Euskal Herriko agertokietan ehundaka emanaldi eskaini eta gero, territorio berrietan murgiltzeko nahia azaldu zuen Arbizu herriko artistak. Bide horretan, musika elektronikoa euskaraz sortzea izan zen egitasmoaren lehen abiapuntua, eta geroztik langintza horretan dabil, bere banda lagun. Denbora tarte honetan bi lan plazaratu ditu taldeak: 2019an debuteko diskoak ikusi zuen argia taldearen izenpean. 2020 urtean, berriz, ‘Zeinen ederra izango den’ lana argitaratu zuen bandak. Bi diskoak, zuzenean eztanda egiteko prest diren kantuez osatuak!
BeƱat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.
ENTXOSNATU – GASTEIZKO TXOSNAK – MUSIKA EGITARAUA
Abuztuak 04 Osteguna
BROKEN BROTHERS BRASS BAND
IBILBEDI
VULK
WILLIS DRUMMOND
AIARALDEKO SOINU SISTEMA
Abuztuak 05 Ostirala
NHIL
TREMENDA JAURIA
SARA HEBE
DJ PEZON
Abuztuak 06 Larunbata
ZETALAU
GARILAK 26
DJ MALANDRO
Abuztuak 07 Igandea
TATXERS
BRIGADE LOCO
ROTTEN XIII
DJ SKAROLO
Abuztuak 08 Astelehena
SUA
SOZIEDAD ALKOHOLIKA
DJ VILLATEK
DJ SUDO
DJ BIHOTZA
Abuztuak 09 Asteartea
HERENEGUN
ZETAK
DUPLA
DJ DANTZETAN JARRAI