Herdoil + Skabidean + Leizeak + Accidente + Sorkari + Odolkiak Ordainetan + Smog

29
Urr
18:00
BERRIOZAR (NAFARROA)
Ilargi Parkea
Egun bakoitzeko sarrera: Aurrez 10 Euro. Takillan 15 euro

Urriaren 28 eta 29an EZ DAGO HILDA jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da Berriozar herriko Ilargi parkean. Bi egunetan 13 talde igoko dira agertoki gainera, eta nafarroako musika taldeak protagonista izango dira afitxean. On Line sarrerak dagoeneko salgai daude atari digitaletan, eta fisikoan Aitzina eta Herriko tabernetan.

Herdoil

2014 urtean sortzen den musika taldea da Herdoil. Urte hauetan guztietan taldekide aldaketa asko jasan dituzten arren, taldearen norabidea tinko mantentzen da. Musikalki punka eta rocka uztartzen dituzte, beti ere, zenbait kantuetan metalaren eraginak nabariak direlarik. Etiketak albo batera utzita, ‘punk oil’ bezala definitzen dute euren musika, nahi dutenean, nahi dutena egiteko. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Inboluzioa’ izena darama eta taldeak berak argitaratu du auto-ekoizpen bidez.

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

Leizeak

Iratxe Remon (Bateria), Irati Goroskieta (Baxua eta zeharkako txirula), Ainhoa Galain (Gitarra), Siobhan Grady (Gitarra eta ahotsa) eta Irati Gutierrez (Ahotsa) musikariek osatzen dute Leizeak taldea. Iruñerritik datoz, eta abesti propioak eta bertsioak jotzen dituzte zuzeneko emanaldietan. Leizeak rock taldea bada ere, emanaldi akustikoak ere eskaintzen dituzte. Oraingoz ez dute diskorik kaleratu, baino sarean entzun daitezke taldearen hainbat kantu. Tartean, Maravillas gaztetxeari eskainitako kantua.

URRIAK 28 OSTIRALA
Lukiek
Las Tipex
Tatxers
Bake Faltsua
Sustrai Berriak
Marianitoz Blai

URRIAK 29 LARUNBATA
Herdoil
Skabidean
Leizeak
Accidente
Sorkari
Odolkiak Ordainetan
Smog

Kokapena
Ilargi parkea - Berriozar
Ilargi parkea - Berriozar(a)n kontzertu gehiago