Hegazkin + Petti + Saguzarrak + Raimundo El Canastero

09
Urr
20:00
ALTSASU (NAFARROA)
Topagune Sozialista

Urriaren 8tik 12ra Topagune Sozialista egingo da Altsasun, nafarroan. Ekintza eta ekitaldi askoren artean, musikak ere izango du bere tokia, eta gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Urriaren 9an Raimundo El Canastero, Hegazkin eta Petti (argazkian) ariko dira zuzenean. Urriaren 10 arratsean, berriz, Bassagain Sound System eta Desgaraian (argazkian) taldeak Azkenik, Urriaren 11 arrats gauean Ezpalak, Toc, Rodeo, Tricoma, El Sonido de la Metralla, The Lio, Aurrz Aurre, Istilu, Atzapar rock, Katarsia, Dj Elvis Caino, Streetwise, Billy Club eta Katez ariko dira.

Petti

Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), IƱigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Egun ‘Manipulazio estrategiak’ diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan. Bera herriko musikaria