Haxotz + Mario Gigante

30
Api
20:00
BILBO (BIZKAIA)
Muelle
Sarrera 5 euro

Apirilaren 30 arratsean Haxotz (argazkian) taldea zuzenean ariko da Bilboko Muelle aretoan. Emanaldian ‘Lore hilak’ diskoa lehenengoz Bilbon ikusteko aukera izango da. Emanaldia Mario Gigante taldeak zabalduko du bere lehen zuzenekoan.

Haxotz

Bilboko Santutxu auzoan sorturiko taldea 2008. urtetik ari da jardunean. 2009an Banden Lehia irabazi ondoren, lehen maketa argitaratu zuten eta ordutik beste bost lan luze eta zuzeneko EP bat plazaratu dituzte, guztiak Hardcore Melodikoaren inguruan alde ezberdinak jorratzen dituztenak, Rocka, Metala eta Stonerra ere nahastuz. Jon Txirapozu (gitarra eta koroak), Markel Fernandez (baxua), Unai Luzuriaga (bateria), Jokin Erkoreka (ahotsa) eta IƱaki del Olmok (gitarra, ahotsa) osatzen dute gaur egun taldea.

Kokapena
Muelle
Muelle
Erripa Kalea
Bilbao
https://www.facebook.com/muellebilbao/