HAN

27
Aza
13:30
ABADIÑO (BIZKAIA)
Amaraun Arte Fabrika
Sarrera 8 euro. Bazkiak 6 euro

HAN taldeak “Beratu ” diskoaren aurkezpena egingo du Abadiñoko Amaraun arte fabrikan. Azaroaren 27 eguerdian izango da, 13.30etatik aurrera. Sarrerak Abarkateruena tabernan edo amaraunartefabrika@gmail.com helbidean eskura daitezke.

HAN

Duela zazpi urte kaleratu zen HAN taldearen lehen diskoa, eta hainbat kontzertu jo ostean abeslariak taldea utzi zuen. Musikalki konposatzen jarraitu zuen bandak, ahotsean laugarren taldekide bat izango zutenaren ilusioaz. Urteak pasa ahala, eta hainbat lagunekin saiatu ostean, hirukote gisa aurrera jarraitzea erabaki zuten, hiruko formazioan. Ideia musikal guztiak kanta bihurtzea eta grabatzea izan zen taldearen erronka, ahotsa taldekideen gain hartuz. Horrela sortu zen ‘Beratu’ diskoa. Lana 2021-eko ekainean entsaio lokalean grabatu zuen bandak, eta nahasketak abenduko azken egunetan burutu ziren. Prosezu guztia etxekoen artean eta taldearen baliabideak erabiliz burutu zen. Soinu teknikari lanean, Migel Alonso aritu da eta azalaren diseinuan eta koro batzuetan Nereak ere parte hartu du. Gaur egun Miguel Leon, Karlos Gomez eta Gorka Molero dira HAN.

Kokapena
Amaraun arte fabrika
Amaraun Arte Fabrika
Muntsaratz Auzoa, 36
48220 Abadiño

https://www.instagram.com/amaraunartefabrika/
Bilaketa metodo berriak