HAN + LA REKBA + ARROTZAK + ACCIDENTE
Martxoaren 4an elkartasun jaialdia ospatuko da Elorrixoko gaztetxean. Arratseko 20:00etatik aurrera Han, La Rekba, Arrotzak eta Accidente (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean. Irabaziak Durangaldeko okupazio bulegoaren autogestiorako izango dira.
Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.
Duela zazpi urte kaleratu zen HAN taldearen lehen diskoa, eta hainbat kontzertu jo ostean abeslariak taldea utzi zuen. Musikalki konposatzen jarraitu zuen bandak, ahotsean laugarren taldekide bat izango zutenaren ilusioaz. Urteak pasa ahala, eta hainbat lagunekin saiatu ostean, hirukote gisa aurrera jarraitzea erabaki zuten, hiruko formazioan. Ideia musikal guztiak kanta bihurtzea eta grabatzea izan zen taldearen erronka, ahotsa taldekideen gain hartuz. Horrela sortu zen ‘Beratu’ diskoa. Lana 2021-eko ekainean entsaio lokalean grabatu zuen bandak, eta nahasketak abenduko azken egunetan burutu ziren. Prosezu guztia etxekoen artean eta taldearen baliabideak erabiliz burutu zen. Soinu teknikari lanean, Migel Alonso aritu da eta azalaren diseinuan eta koro batzuetan Nereak ere parte hartu du. Gaur egun Miguel Leon, Karlos Gomez eta Gorka Molero dira HAN.
Arrotzak taldea Donostia (Gipuzkoa) hirian sortzen da 2016 urte inguruan. Musikalki punk eta post punk giroetan kokatzen da taldearen norabidea, eta kantu ilunak lantzen dituzte nagusiki. Musika bidean bi disko argitaratu dituzte: 2016 urtean taldearen izen bera eramango zuen ‘Arrotzak’ diskoa ikusiko du argia. Bi urte beranduago, 2018an ‘Lurzoru hotzetik’ kaleratzen da binilo formatuko lan ederra. Euskal Herrian aritzeaz gain, Europa zaharretik biratu du taldea, eta bere diskoek banaketa internaziola dute underground eszenan. Egun Fer, Arih eta Aritz dira Arrotzak.
Elizburu Kalea
Elorrio