Habi
Martxan da Parral tabernaren kultur egitaraua! Asteartero musikaz edo bestelako kultur ekimenak antolatzen dira Gasteizko alde Zaharreko taberna eder honetan, eta bide horretan, azaroaren 23an Habi taldea ariko da zuzenean.
Rock musika jorratzen duen Habi villabonar bikoteak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Aurrez beste talde batzuetan aritutako Yerai Gascon (ahotsa, gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) osaturiko taldeak 2019an argitaratu zuen lehen lana, ‘Loratu’ (Egilea Editore), baina ‘Koloreak’ (Elkar) bigarren diskoarekin euren musika gehiago zabaltzea eta kritika onak jasotzea ekarri zien. Rock melodiko baina indartsua egiten dute biko formatuan, eta zuzenekoetan indar hori transmititzen dute. Berriki lau kantuz osaturiko ‘Helmuga’ (Elkar diskoetxea) diskoa kaleratu du biko bandak.
San Francisco Javier Kantoia, 2-6,
01001 Gasteiz, Araba