Grima + Ginger + Nikotina

25
Eka
22:00
GASTEIZ (ARABA)
Judimendiko jaiak
Doako emanaldia

Musika egitarau ederra prestatu dute Judimendiko jaietarako. Ostegun, Ostiral eta larunbatean zuzeneko emanaldiekin gozatzeko aukera izango da. Ekainaren 25an Grima,  Ginger eta Nikotina (argazkian)ariko dira zuzenean.

OHARRA: Afitxean agertzen den arren, Herdoil taldea ez da ariko emanaldi honetan

Nikotina

Jon Tolosa MC-ak gidatzen du Nikotina egitasmoa. Rapa, reggaea eta dancehall doinuak jorratzen ditu errima eta erritmo dotorez. 2018an lehenengo diskoa kaleratu zuen bandak, eta 2021eko neguan ‘Nirbana’ izeneko bigarren lana ikusten du argia. Zuzenekoetan hiruko moduan taularatzen da Nikotina: Jon Tolosa (ahots nagusia), Keif (ahotsa) eta Little Martin Selektha (platerak). Nirbana izeneko diskoaren grabateka eta nahasketak Selektah Stepi (Gua Estudioa) musikari eta produktorearen eskutik joan dira.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

EKAINAK 23 OSTEGUNA
22:00 Akerbeltz

EKAINAK 24 OSTIRALA
22:00 Kilimak + Iheskide + Apolo G’s

EKAINAK 25 LARUNBATA
22:00 Grima + Ginger  + Nikotina