Goroldio + Asgarth + Bai Zera

07
Uzt
23:00
LESAKA (NAFARROA)
Txoznagunea
Doako emanaldia, jaiak

Musika egitarau ederra prestatu dute San Fermin egunetarako Lesakako Txoznagunean. Gauero zuzeneko musika izango da, eta disko jartzaileekin borobilduko da jaia. Uztailaren 7an Goroldio, Asgarth (argazkian) eta  Bai Zera taldeak ariko dira zuzenean.

Asgarth

1997an Añorgan sortutako heavy taldea izan zen Asgarth. ‘Jainkoen egoitza’ izan zen beraien lehen lana, eta 1999an atera zuten. 2000. urtean ‘Etorkizunaren sustraia’ plazaratu eta ‘III’ kaleratu zuten 2002an. IZ eta Gor euskal diskoetxeekin aritu ostean, kanpora jo zuten, eta ‘Garraisia’ lana 2005ean plazaratu zuten, EDG Music diskoetxearekin. Baina handik gutxira, taldeetan ohikoak diren gorabeherak gorabehera, uztea erabaki zuten. Eta Añorgan bertan eskaini zuten azken kontzertua. Ez da kasualitatea ezagutzera eman zituen inguruan bertan berragertu nahi izatea orain. Añorgarrak nortasun handikoak dira. 2022 honetan taldea berpiztu eta formazio berriaz agertzen da taula gainera. Asgarth bizirik da!

LESAKAKO SAN FERMINAK – 2022 – TXOZNAGUNEKO EGITARAUA

UZTAILAK 06 ASTEAZKENA
22:30 Dupla + Bassagain Soinu Sistema

UZTAILAK 07  OSTEGUNA
23:00 Goroldio + Asgarth + Bai Zera

UZTAILAK 08 OSTIRALA
23:30 Mconak

UZTAILAK 09 LARUNBATA
23:30 Tirri & tery

UZTAILAK 10 IGANDEA
16:00 Andoni Ollokiegi