Gorian + Wreck Totem + Ginger + Tzar + Arrotzak + Feline

16
Abn
17:00
GETXO (BIZKAIA)
Muxikebarri
Eguneko sarrera 8 euro. Asteburu osoko abonua 12 euro

Abenduaren 16 eta 17an Barne Barnetik jaialdia ospatuko da Getxoko Muxikebarri aretoan.

Barne Barnetik duela 6 urte Algortan sortutako proiektua da, bertako eta inguruko taldeei jotzeko aukera emateko eta herrian galdutako giroa berreskuratzeko asmoarekin. Ordutik hona hainbat kontzertu eta ekimen antolatu ondoren (gaztetxean, herriko kale zein tabernetan…), lehenengo aldiz Algortako Muxikebarri aretoan burutuko dira kontzertuak. Bi egunetan zehar, Algortako zein Euskal Herriko beste txokoetako taldeez gozatzeko aukera egongo da.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

Arrotzak

Arrotzak taldea Donostia (Gipuzkoa) hirian sortzen da 2016 urte inguruan. Musikalki punk eta post punk giroetan kokatzen da taldearen norabidea, eta kantu ilunak lantzen dituzte nagusiki. Musika bidean bi disko argitaratu dituzte: 2016 urtean taldearen izen bera eramango zuen ‘Arrotzak’ diskoa ikusiko du argia. Bi urte beranduago, 2018an ‘Lurzoru hotzetik’ kaleratzen da binilo formatuko lan ederra. Euskal Herrian aritzeaz gain, Europa zaharretik biratu du taldea, eta bere diskoek banaketa internaziola dute underground eszenan. Egun Fer, Arih eta Aritz dira Arrotzak.

Kokapena
Muxikebarri Zentroa
Muxikebarri Zentroa
Basagoiti Hiribidea
Getxo
https://www.getxo.eus/eu/servicios/publicaciones/muxikebarri
Muxikebarri Zentroa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak