Ginger + Lukiek + Keike

23
Ira
22:00
AULESTI (BIZKAIA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Irailaren 23an Ginger (argazkian), Lukiek eta Keike taldeak zuzenean ariko dira Aulestin. Zuzeneko kontzertuak amaitzean Dantzetan Jarrai disko jartzaileak izango dira goizalderarte.

Keike

2002 urtean sortu zen Keike taldea Ondarruko musika taldeen entsegu lokaletan. Abiadura biziko musika bidea izan zuten, 2008an taldea desegitea erabaki zuten arte. Taldearen lehen kantuekin maketa bat grabatu eta gero, Oihuka diskoetxeak lehen diskoa kaleratzeko aukera ematen die, eta horrela sortzen da ‘Oinetan Kea’ lana 2004 urtean. Lehen disko horri esker Euskal Herrian zehar ibiltzen taldea, eta laster sartzen dira estudiora bigarrena izango dena grabatzera. Denborarik galdu gabe 2006 urtean kaleratzen dute iraupen luzeko bigarren lana ‘Beldurra, mina, argia’ izenekoa, eta beste behin ere Oihuka diskoetxearen babesean. Disko honen aurkezpen bira amaitu bezain pronto, taldea lozorro batean sartzen da. Duela hilabete batzuk ordea, taldekideak lokalean batu eta entseguak egiteari ekiten diote kantu zaharrei hautsa kenduz. Aro berri honetan Gorka Ruiz (baxua), Ion Kirru Iparragirre (gitarra), Denis Alberdi (bateria), Nerea Sanchez (ahotsa) eta Axular Arrasate (gitarra) izango dira Keike, taldea 2002 urtean sortu zuten musikari berberak.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

DISKOGRAFIA
📀 Ginger [2022]

Bilaketa metodo berriak