Ginger + Leihotikan

28
Mai
20:00
NOAIN (ELORTZIBAR BAILARA) (NAFARROA)
Foru plaza

Maiatzaren 28an Ginger eta Leihotikan (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Noain herriko Foru plazan. Kontzertuen aurretik musikari ezberdinen artean solasaldia izango da.

LEIHOTIKAN

Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez