Ginger + Alarma Morea + NJ4 DJ
Musika asteburu polita antolatu dute Lekaroz herriko Hiruitturri ostatuan. Ostiral arratsez Las Tipex taldea ariko da zuzenean. Larunbateko egitarua osatuagoa dator, non Ginger (argazkian) eta Alarma Morea taldeeen zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango den arratsaldeko 18:30etatik aurrera, eta gaua borobiltzeko NJ4 DJ disko jartzailearen musika dantzagarria.
URRIAK 15 OSTIRALA
19:30 Las Tipex
URRIAK 16 LARUNBATA
18:30
Ginger
Alarma Morea
22:30 NJ4 DJ
Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz! 2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak auto-ekoizpen bidez
Pl. Buru, 7, 31795
Lekaroz
Nafarroa