Gilda + Star Blues

30
Ira
22:00
SEGURA (GIPUZKOA)
Botikaxaharren (Segura Irratiaren azpian)
Sarrera 6 euro

Segurako ‘Ganbaran Norbait Dabil’ Kultur Elkarteak kontzertuak antolatzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Gilda (argazkian) eta Star Blues talde Goierritarrak izango dira Segura herrian kontzertua eskaintzen. Kontzertua Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango da http://segurairratia.eus webgunean.

Starblues

Goierri barrenean sorturiko Blues Rock taldea da Starblues. 2010eko irailean eman zituzten lehen pausoak eta nagusiki, blues, eta rock klasikoaren artean kokatzen dira, taldearen musika unibertsoak askotariko doinuak sartzen diren arren. Kantu ezagunen moldaketak eta taldeak berak sorturiko abestiez osatzen dute errepertorioa, eta taldearen estudioko azken emaitza “Hitz Gatibuak” (Hotsak diskoetxea) izena darama. Diskoak 2020 urte haseran ikusi zuen argia, eta egun zuzeneko emanaldietan murgildua da taldea. Jon Barreros, Jon Labayen, Mikel Atxega eta Fermin Etxeberria dira egun Starblues.

Gilda

Amagoia Aiestaran, Anabel Toraleta eta Maialen Aiestaran dira Gilda. 2019 urtean jarri zuten martxan honako egitasmoa, eta lehen entseguekin batera taldearen izaera eta nortasuna garatzen joan dira. Rock etiketaren orbitan dabil hirukoa, baino badira bestelako territorioak taldearen kantuetan. Oraingoz disko bakarra kaleratu dute, Balio Dute zigiluaren babesean argia ikusi duen zorti abestiz osaturiko ‘Egin Albora’ lana.

Kokapena
Botikaxahar
Botikaxahar
- Ganbaran Norbait Dabil-
Zurbano Kalea, 20,
20214 Segura
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/ganbaran.norbaitdabil.9