Giante + Bazka

07
Urr
21:00
GASTEIZ (ARABA)
HellDorado aretoa
Sarrera. Aurrez 14 euro. Egun berean 16 euro

Bazka taldeak abian jarriko du ‘Basoaren ilunean dantza’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Urriaren 7an Helldorado aretoan ariko dira zuzenean. Emanaldian Giante taldea izango dute agertokian lagun.

Bazka

Bazka taldea Estricalla taldearen garapen bezala sortzen da 2021 urtean zehar. Estricalla taldeko Apoa (ahotsa), Erik (baxua), Hodei (gitarra) eta Txomin (gitarra) kantu konposaketan murgitzen dira disko berri bat osatu nahiean. Bidean Galder (bateria) musikariarekin egiten dute bat, eta horrela sortzen da Bazka. Musikalki punk rock eta hardcore giroetan murgiltzen da banda, eta ‘Basoaren ilunean dantza’ diskoan argiki ikusten dira taldearen sustraiak. Lana Tolosako Bonberenean grabatzen da Karlos Osinagaren gidaritzapean. Diskoa kalean, zenbait emanaldi eskainiko ditu taldeak.

Giante

Gasteiztik dator Giante taldea, musikalki post hardcore erritmo bortitz eta oldarkorretan. Musika bidean bi disko grabatu dituzte: Debuteko diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia ‘This Is Fine’ izenpean, eta estudioko azken emaitza duten ‘Hamaika’ lana 2021 urtean argitaratu da. Lan berrian euskaraz abesten dituzte kantu guztiak, aurreko diskoan nagusi zen inglesa alde batera utzita. Bonberenea Ekintzak zigilupean ikusi du argia azken disko hau. Mikel, Asier, Imanol eta Koke dira Giante.

Kokapena
HellDorado aretoa
Hell Dorado
Venta de la Estrella Kalea,
Gasteiz
https://www.helldorado.net/
HellDorado aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak