Getaria taldea + Bost Axola + Aguxtin Alkhat + Andoni Oilokiegi + Kuartz

23
Urr
18:30
GETARIA (LAPURDI)
Frontoia

Urriaren 23an Herriko Ahotsak jaialdia ospatuko da Gateria herrian, Lapurdin. Arratseko 18:30etan hasiko da  musika festa eta 02:00 arte luzatuko da. Jaialdia afitxean Getaria taldea, Bost Axola, Aguxtin Alkhat (argazkian), Andoni Oilokiegi eta Kuartz ariko dira.

Aguxtin Alkhat

Aguxtin Alkhat (1982, Armendaritze, Baxenabarre) sei kantuz osaturiko ‘Ihes egin’ (Uso Pop) diskoarekin eman zen ezagutzera 2013an. Bakarlari gisa aritu aurretik Inhala folk tadean aritu zen plazaz plaza. UsoPop jaialdian aritzeko gonbitak eta ostera etorri zen lehen diskoak piztu zuen Aguxtinen bakarkako bidea. Geroztik Julien Labat, Felix Buff eta Xan Bidegain izan ditu bidaide, banda sendoa osatuz. Honela iritsi zen 2015ean bere bigarren diskoa, ‘Haizeen meneko’ (Elkar) eta ostera, 2020ean hirugarrena, ‘Hutsaren hatsa’ (autoekoizpena), oraingoan Pierre Sangla, Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet batzen direla taldera.