GAZTE TOPAGUNEA:
Los Chikos Del Maiz + Merina Gris + Toc + Süne + Kilimak + Dube + Dj Raimy + Brigabe Loco + Iramo + Lukiek JAzzwoman + Gora Etorri + Pinpilipussies + Alerta Gorria

08
Api
12:00
ELORRIO (BIZKAIA)
Gazte Topagunea
Egun Guztietarako bonoa: 59 euro
Osteguna 22,50
Ostirala 27,50
Larunbata 27,50

Apirilaren 6tik 8ra bitartean GAZTE TOPAGUNEA antolatu du Ernai gazte erakundueak Elorrion. Hiru egunetan zehar ugariak izango dira bertan egingo diren ekimen, ekitaldi, mobilizazio eta kontzertuak. Bide horretan zuzeneko musikak garrantzi handia izango du eguneroko egitarauean.

Brigade Loco

Brigade Loco taldeak, konfinamendu erdian kaleratu zuen ‘Amets Bati Lotuta’ diskoa, eta hainbat emanaldi eskaini dituzte taldearen estudioko bigarren emaitza dena aurkezteko. Musikalki melodia askoko kantuak dira, non base erritmikaoren presentzia handia den, gero, gitarrek beraien riff ederrak egiteko. Brigade Locoren kantuen hitzetan, egunero gure inguruan gertatzen diren egoerak islatzen dira. Oier (Baxua), Mikel (Gitarra), Alex (Gitarra), Manex (Bateria) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute banda.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

Pinpilinpussies

%50 Durango. %50 Bartzelona. Lo-Fi soinua, Sleater-Kinney bezalakoa. Bikini Kill buruan. Courney Barnett barruan. Garage pop post-punk jarrerarekin. Pogoak egiteko kantuak, balada pare batekin. Adibidez. Ez dakigu zertan gabiltzan. Zuzenean aritu nahi dugu, besterik ez. Soinu krudela. Ah! Ane eta Raquel gara.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte.  kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.

TOC

Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak luzeak. 2022ko neguan ‘Bat barik ez dauz bi’ lana kaleratu du bandak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.

Kilimak

Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: Rocka, popa, elektronika, reegaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori. ‘Euskal Herriko Runba’ izenpean datorren diskoan sei kantu bildu dituzte, eta zuzeneko emanaldiak zenbait kantu ezagunen moldaketekin osatzen duten. Kilimak taldea dantzarako gonbite zuzen bat da.

Kokapena
GAZTE TOPAGUNEA
https://www.instagram.com/ernaigazte/
GAZTE TOPAGUNEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak