Gatibu

01
Urr
20:00
ZIERBENA (BIZKAIA)
Haritzalde plaza - Las Carreras
Doako emanaldia

Gatibu taldeak asteburu beroa izango du. Bide horretan emanaldi akustiko bi eskainiko ditu taldeak. Urriaren 1ean Las Carrerasen ariko dira, Haritzalde plazan. Urrian 2an, berriz, Laukiz herriko fontoian ariko dira zuzenean. Emanaldiak akustikoak izango dira, eta Gatibu taldearen rock kantuak beste moldaera batean entzun ahalko dira.

OHARRAK:
🎟️ Gonbidapenak jasotzeko egunak: Irailaren 28an eta 29an, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara, Las Karrerasko Gaztegunean.
🙋🏻✍🏻 Pertsona bakoitzak 2 gonbidapen eskuratu ahal izango ditu, NANa aurkeztu ondoren; ezinbestekoa da Abanto Zierbenan erroldatuta egotea.
📍Oharra: 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute kontzertura.

Gatibu

Gatibu 2000.urtean Gernikan sortutako euskal pop rock taldea da. Hamabost urteren ostean, laukoteak zazpi disko eta zuzeneko bat argitaratu ditu lanetik lanera soinu naturalago, gozoazgo eta irekiago baten bilaketa garatu eta estudioko emaitzak nabarmenki hobetuz. . Bizkaitar euskalkian abesturiko rock koloretsua, folk eta country doinuekin eta disko erritmo dantzagarridunekin hornituz, ehundaka kontzertu eman izan ditu taldeak Euskal Herrian eta bertatik kanpo. Azken lana, ‘EH distropikala’ izena darama eta 2022 urteko neguan argitaratu zen.

 

Bilaketa metodo berriak