Gatibu

02
Urr
20:00
LAUKIZ (BIZKAIA)
frontoia
Doako emanaldia

Gatibu taldeak asteburu beroa izango du. Bide horretan emanaldi akustiko bi eskainiko ditu taldeak. Urriaren 1ean Las Carrerasen ariko dira, Haritzalde plazan. Urrian 2an, berriz, Laukiz herriko fontoian ariko dira zuzenean. Emanaldiak akustikoak izango dira, eta Gatibu taldearen rock kantuak beste moldaera batean entzun ahalko dira.

Gatibu

GATIBU
Gatibu 2000.urtean Gernikan sortutako euskal pop rock taldea da. Hamabost urteren ostean, laukoteak zazpi disko eta zuzeneko bat argitaratu ditu lanetik lanera soinu naturalago, gozoazgo eta irekiago baten bilaketa garatu eta estudioko emaitzak nabarmenki hobetuz. . Bizkaitar euskalkian abesturiko rock koloretsua, folk eta country doinuekin eta disko erritmo dantzagarridunekin hornituz, ehundaka kontzertu eman izan ditu taldeak Euskal Herrian eta bertatik kanpo. Azken lana, ‘Musikak salbatuko gaitu’ (autoekoiztua) 2020. urtean argitaratu zen.