Gari & Maldanbera
Hertzainak taldea atzean utzita, bere senari jarraitu eta abesti propioak lantzeari ekin zion duela 28 urte, 1.995ean. Euria egin du ordutik hona, baina, bitartean, maldanberan jardun du, nork bere gailurra ukitu duela jakin eta jaitsiera gozatuz ekiten dionean. Hortik hartu zuen aspaldian taldearen izena: Gari & Maldanbera.
Garik, Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta teklatuak) eta Miguel Moyano (gitarrak eta teklatua) lagun dituela, bere bakarkako ibilbide osoko abestiak jotzen ditu zuzenean, 1995eko izen bereko debutekoetatik, bere azken bi albumetara. 2022an kaleratu da talde bezala egin duen azken diskoa, zuzen zuzenean grabatutako lana. Kontzertuetan bakarkako saioak eta talde erako emanaldiak eskaintzen ditu.
Elizondo Auzoa
Lemoa