– GAILU

03
Api
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Le Bukowski
SARRERAK AGORTUTA

Apirilaren 3an, igande arratsez, – Gailu taldea zuzenean ariko da Le Bukowski aretoan, donostian. Sarrerak martxoaren 21ean jarriko dira salgai on line salmentan entradium plataforman.

- Gailu

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

Kokapena
Le Bukowski
Le Bukowski
Egia Kalea, 18
20012 Donostia
https://www.facebook.com/LeBukowski/
Bilaketa metodo berriak