-Gailu + Tzar + Occhi di Farfalla

02
Uzt
22:00
ORIO (GIPUZKOA)
Etxeluze Gaztetxea

Orioko Etxeluze gaztetxearen urtemuga ospatzeko jaia antolatu dute Uztailaren 2rako oriotar gazteek. Bertan, beste hainbat ekintzez gain kontzertua izango da iluntzean. -Gailu, Tzar eta Occhi di Farfalla (argazkian) izango dira zuzenean.

Andoaindik -Gailu diska berria aurkezten izango dira. Honddarbiko Tzar taldea lehen aldiz izango da Orion eta Occhi di farfallak Europar biraren lehen kontzertua izango du Oriokoa. Horren ondoren Paris, Berlin, Njmegen, Kreuzlingen eta europako hainbat txokoetan zehar jardungo dira “Iraun” diska aurkezten

Occhi di farfalla

Occhi di farfalla 2013an bikote akustiko gisa sortu eta egun 5kote elektrikoa osatzen duen proiektua da. Errepidean jarduteko egindako proiektuak km asko egin ditu dagoeneko. 5 aldiz europan zehar biran aritu dira orain arte osatu dituzten 3 diskoak aurkezten. Kanta lasaiek kanta elektriko eta biziagoei eman dieten arren paso. Dena den, betidanik taldearen zigilu izan diren melodia ilun eta mantra bilakatu daitezkeen erritmo errepikakorrak presente daude ibilbide osoan. 90. hamarkadan bizitutako musika psikodelia ikutuarekin nahastuz, estilo ezberdinen printzak ikusiko ditugu taldearen abestietan. Aurtengo udan 6. aldiz egingo dute bira Europan zehar martxoan kaleratutako “Iraun” disko berria aurkezten.

- Gailu

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

Kokapena
Etxeluze Gaztetxea
Etxeluze Gaztetxea
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio
https://www.facebook.com/etxeluze