– Gailu + Rudiger

30
Ira
21:00
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz aretoa
Sarrera: Aurrez 12 euro. Egun berean 15 euro

Irailaren 30 gauean Rudiger eta – Gailu (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Jimmy Jazz aretoan.

- Gailu

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

DISKOGRAFIA
đŸ“€ ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021]

RĂ¼diger

Felix Buff musikariak gidatzen duen musika egitasmoa da RĂ¼diger. Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea izateagatik da ezaguna Felix Buff, baino talde askoren laguntzaile aritu da urteak atzera ere, Joseba Irazoki eta Lagunak, Rafa Berrio edo Joseba Lenoir Gang taldeetan esaterako. RĂ¼diger egitasmoa konfinamendu garaian sortu zen, bere buruan zituen kantu zirriborro batzuk gitarra akustikoarekin kantu bilakatzean. Gerora etorri zen ‘Before It’s Vanished’ diskoa, eta diskoa aurkezteko zuzeneko kontzertuak, biko eta banda formatuan.

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak