GAilu + MIHISE
Maiatzaren 16 gauean Gailu (argazkian) eta Mihise zuzenean ariko dira Gernikako Iparragirre rock elkartean. 21.30etan hasiko da emanaldia eta sarrerak dagoeneko salgai daude elkartearen atari digitalean.
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]
Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da. Aurretik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagastik osatua. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. 2020an kaleratu zuten hamar kantuz osatutako beren lehen diska, ‘Kronik@’ izenekoa. 2025 urtean, berriz, taldearen bigarren lana plazaratzen da ‘Ahaldatu’ izenpean. Bi diskoak Balio Dute kolektiboaren baitan argitaratu dira.
DISKOGRAFIA
📀 Kronik@ [2020] 📀 Ahaldatu [2025]